Eneko Atxa sukaldariak ENEKO Ezkontzak, Ekitaldiak eta Katering kontzeptua sortu du bere sukaldaritzaren onena luxuzko espazioekin fusionatuz, zure ospakizuna paregabea izan dadin.
Gainera, katering zerbitzua zure eskura jartzen du.

ENEKO -n ezkontza hasieratik bukaerara ospatzeko beharrezko espazio guztiak eskaintzen dizkizugu; zeremoniarako mahasti eder bat, egurrezko egitura duen eta kanpora ematen duen areto diafano bat, eta dantzalekua DJ-arekin. Ezkontza bakoitzera moldatzen gara, neurrira egindako detaileak eskainiz bikote bakoitzari.

Antolatu kalitatezko ekitaldi originala 800 lagunentzako tokia duen aretoan. Bilerak, kongresuak, show-cooking-ak, dastaketak, produktuen aurkezpenak edo gala afariak egiteko aproposa. Imajina dezakezun edozein ekitaldi zure eskura jartzen dugu.

Eneko Atxak bere sortzeko ahalmen bikaina erakusten du bere gastronomiaz goza dezazun nahi duzun tokian. Sukaldariak koktel eta oturuntza motako menuak diseinatu ditu ekitaldi eta ezkontza mota ezberdinetara egokitzeko, baita bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko.